Dunboako liburutegiak ate irekiak egingo ditu hilaren 24tik 28era
Auzo-liburutegia ezagutzera emateko hurrengo asteko arratsaldetan irekiko dituzte ateak 17:00etatik 19:00tara. Gainera, liburutegiaren astea ere antolatu dute.
Dunboako liburutegiak ate irekiak egingo dituela iragarri du haien sare sozialetan. Apirilaren 24tik hilaren 28ra bitarte, egunero, 17:00etatik 19:00etara liburutegia ezagutzeko aukera izango da auzo elkarteko kideen eskutik.
Bestetik, apirilaren 21etik maiatzaren 6ra artean liburutegiaren astea egingo dute, eta liburu aurkezpenenak, hitzaldiak edota ipuin kontaketak antolatu dituzte horren barruan.
Gainera, aurreratu dute maiatzaren 21etik 25era beste “hainbat ekitaldi” egiteko asmoa dutela. Aurrerago berri gehiago emango dituztela azaldu dute.
- Apirilak 21, 19:00etan.
- Poemas al viento poema-liburua aurkeztuko du bere egile Josu Torresek.
- Apirilak 25, 19:00etan.
- Hitzaldi literario bat Rosa Rubioren eskutik bere azken liburuari buruz: Un cuento de hadas para una menopausica.
- Apirilak 26, 18:30ean.
- Gorka Jimenezek Como venci al cancer liburua idatzi zuen eta liburuan jasotako bidetik minbizitik nola atera zen azaltzeko baliatuko du aurkezpena.
- Apirilak 27, 19:00etan.
- Poesia arratsaldea egingo dute Eva Garnerren Cinco estaciones liburutik abiatuta.
- Maiatzak 2, 19:00etan.
- Helduentzako ipuin kontaketa saioa eskainiko du Maite Frankok. El pais que amaba a las mujeres da irakurriko duen kontakizuna.
- Maiatzak 6, 12:00etan.
- Haurrentzako ipuin kontaketa eguna izango da Lupe Lekuonarekin. 5 eta 9 urte bitartekoentzat da eta Zu eta ni, berdin ipuina da kontatuko dena.