Euriak ez du sugar olinpikoa itzali
Aurtengo herri olinpiadetako hirugarren eguna ospatzen ari dira gaur. Harresipean elkartu dira, jokoetan aritzeko, eta gero poteoa egingo dute.

Ez da giro, meteorologikoki hitz eginda. Baina gaur Hondarribiko Olinpiaden hirugarren jardunaldia ospatzen ari dira, eta horrek giroa bermatzen du.
Taldeetako ordezkariak 16:00etan jarri dute zita, harresi azpiko belardian. Hainbat jokoetan aritzeko aukera egon da: zapiaren joko dopatuan, baloi beroan…
Arratsaldean zehar sailkapeneko puntuak pilatzen —edo ez— aritu dira, eta ondoren poteoa egingo dute bertatik aterata. Kale Nagusian gora joango dira, txarangak lagunduta. Tatapas, Andire eta Ttopara tabernetan egingo dituzte geldialdiak.





































