'Emakumeak, janaria eta kontrola' tailerra, Kabigorrin
Txingudiko Elkarte Feministak antolatuta, Yolanda Iglesias Martin psikologoak zuzenduko du saioa. Hilaren 20an izango da, 19:30etik 21:30era.
Txingudiko Elkarte Feministak antolatuta, ‘Emakumeak, janaria eta kontrola’ tailerra egingo da hilaren 20an, osteguna, Kabigorri Ateneoan, Yolanda Iglesias Martin psikologoak zuzenduta. Saio horretan aztertuko dute nola islatzen duten genero zapalkuntza elikaduraren nahasmenduek. Tailerra 19:30etik 21:30era izango da.