Oinaurreko sarbidea, tarteka itxita astelehenetik aurrera
Obrak egin ahal izateko, autobideko sarbideko eskuineko erreia itxiko da astelehenetik ostiralera 6:30etik 9:00etara, maiatzaren 5era arte.
Gipuzkoako Foru Aldundiak jakinarazi du, astelehenetik aurrera, hilak 17, harri lubetazko horma bat eraikitzen hasiko direla AP-8ko 6.800 kilometro puntuan, Oinaurretik Irungo autobiderako sarbidearen parean. Obra horien ondorioz, maiatzaren 5era arte eskuineko erreia trafikoari itxita egongo da 200 metroko zatian, Donostiako noranzkoan.
Mozketa horrek eragina izango du Oinaureko sarbidean, puntu horretan autobideak errei bakarra izango baitu, eta horrek auto ilarak sor ditzake bertara sartzerakoan, batez ere lanpostuetara joateko izaten diren trafiko handiagoko orduetan.
Hori dela eta, auto ilarak ahalik eta gehien ekiditeko, Oinaurretik AP-8rako sarbidea itxita egongo da 06:30etik 09:00etara astelehenetik ostiralera. Denbora horretan autobidera Irun Bentako ordainlekutik sartzea gomendatu dute. Asteburu eta jaiegunetan, aldiz, ez da itxierarik egongo eta Oinaurreko irteera zabalik egongo da.