Monumentu izena ziurtatzen duten lau plaka jarri ditu Eusko Jaurlaritzak
San Telmo gazteluan, Guadalupeko gotorlekuan eta Jaizkibelgo bi dorretan jarri dituzte plakak, monumentu horien balioa aintzatesteko.
Eusko Jaurlaritzak lau plaka jarri ditu udalerriko beste hainbeste monumentutan, Hondarribiko Udalak jakinarazi duenez.
Zehazki, San Telmo Gaztelua, Guadalupeko Gotorlekua eta Jaizkibelgo IV. eta V. dorreak monumentu izendatu ditu Eusko Jaurlaritzak. Azken bi dorre horiek duela hilabete gutxi berritu zituzten, Eusko Jaurlaritzaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren diru-laguntzei esker.
Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak jarri ditu plaka horiek, monumentu horien balioa aztertzeko helburuarekin. “Hondarribiak dituen eta, gaur egun, bisita daitezkeen ondare-balio ukaezina duten elementu horien balioa azpimarratzen du”, esan du Txomin Sagarzazu alkateak.