Klubeko 44 piraguistek hartuko dute parte asteburu honetan ur bizietako eta ur lasaietako modalitateetan, Espainiako Koparen eta Espainiako selekzioaren frogen lehian.
Etxetik urrun arituko dira Santiagotarrakeko piraguistak asteburu honetan, ur bizietako eta ur lasaietako modalitateetan.
Ur bizietako txapelketak Kataluniako La Seu D’Urgellen lehiatuko dira hilaren 15ean eta 16an, Espainiako Kopa eta Espainiako selekzioaren frogak jokoan. Orotara, klubeko 25 kirolarik hartuko dute parte. Espainiako selekzioa osatzeko frogak asteburu honetan eta hurrengoan ospatuko dira. Lehiatzen duten egun bakoitzean txapelketa bat egingo da, sailkatzekoa proba eta finalarekin, eta puntu guztien baturarekin sortuko da Espainiako selekzioko talde absolutua, jubenilena eta 23 urtez azpikoena.
Ur lasaietako modalitateari dagokionez, Santiagotarrakeko 19 kirolarik hartuko dute parte Esprinteko Espainiako Koparen lehian. Piraguistak Asturiaseko Trasonan arituko dira hilaren 15ean eta 16an.