Hauteskundetako programan sartu du EAJk erabilerako askoko pabiloia
Proiektua gauzatzeko konpromisoa erakutsi dute jeltzaleek, nahiz eta "berandu" iritsi dela uste duten.
Gaur aurkeztu du Jose Antonio Santano alkateak erabilera askotarako pabiloia Bozeramaileen Batzordean eta EAJk adierazi du “Irungo gizarte eta kirol eragileekin proiektu bat egiteko konpromisoa” hartzen dutela. Hauteskunde programan txertatu dutela pabiloi berri hau baieztatu dute.
Nagusiki Bidasoa eskubaloia taldearen beharrak asetzea da pabiloiarena eta eskubaloi taldearen egoitza nagusia izango litzateke ere. Horrez gain, atzo alkateak aurkeztu gisan aisiarako erabilera ere izango du.
Proiektua egi bihurtzeko “hainbat erakunderen arteko akordioa” beharko dela diote, “datozen 5 urteetan pabiloi hori errealitate izan dadin”. Horretarako klub eta elkarteekin elkarrizketak izan dituztela jada diote.
Kostu ekonomikoaz ere aritu dira jeltzaleak eta diote 43 milioi euro behar direla proiektua gauzatzeko: “Irungo udalak inbertsioaren %25 jartzea proposatzen du, 10 milioi euro inguru; Aldundiari 25 milioi eskatuko litzaizkioke, eta gainerakoa Eusko Jaurlaritzari eta Kirol Kontseilu Gorenari eskatuko litzaioke”.
Proposamenarekin kontent egon arren, “berandu” iritsi dela iritzi dute jeltzaleek, “ez baitago ezer fotomuntaketako irudi batzuk dituen estudio bat baino harago, gai garrantzitsu batzuk zehaztu gabe”.
Hala nola, jarduera osagarriak zein diren zehaztu gabe dagoela diote, edota urteko mantentze gastua. “Gaur egun Ficobak urtean 500.000 euroko mantetzen gastua du udalarentzat, eta pabiloi berriarena handitu beharko litzateke”.
Espazio berri honetan egingo liratekeen ekintzek sortuko duten trafikoaz ere aritu da EAJ, “pabiloiak 10.000 pertsona bil ditzake ekitaldietan, jendetsuak”.