Bihar bukatuko da 2023ko bineta borondatez ordaintzeko epea
Ordainketa horiek banketxeetan, udalaren egoitza elektronikoan edo autozerbitzu terminaletan egin daitezke.
Irungo Udalak jakinarazi du bihar, hilak 13, bukatuko dela 2023ko bineta borondatez ordaintzeko epea, hau da, trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga ordaintzeko epea.
Udalak adierazi du helbideratu gabeko ordainagiriak posta bidez igorriko direla zergadunak adierazitako helbidera, edozein banketxetan egin dezan. Horrez gain, ordainketa igortzen den ordainagiria osorik aurkeztuz egin beharko dela gaineratu dute.
Irun Txartelarekin egin daiteke ordainketa, udalaren egoitza elektronikoaren bidez. Nortasun Agiria aurkeztuta ere ordaindu daiteke autozerbitzu terminaletan:
- San Martzial kalea, 2. HAZeko sarreran, astelehenetik ostiralera 08:00etatik 22:00etara.
- Palmera Montero gunea. Astelehenetik ostiralera 08:00etatik 22:00etara eta larunbat eta igandetan 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara. Jai egunetan, itxita.
- Kutxabank Anaka. 24 ordu.
- Kutxabank Katea. 24 ordu.
- Belaskoenea Auzo Elkartea.
- San Migel helduentzako giza gunea.
Edozein zalantza edo kontsultarako, interesdunak udal administrazioarekin kontaktuan jar daitezke 943 50 53 45 telefonora deituta edo helbide elektronikora idatzita.