Neriage ikastaroa, zeramika tailerraren hurrengo proposamena
Hilaren 21ean egingo da, egun osoko programazioan. Izen-emateak hilaren 12tik 20ra egin behar dira, udalaren egoitza elektronikoaren bidez.
Irungo Udalak jakinarazi du datorren ostiralean, hilak 21, neriage ikastaro bat egingo dela zeramika tailerrean. Egun osoko saio bat antolatu dute, 10:00etatik 18:00etara, eta 13:00ean atsedena egingo dute bazkaltzeko.
Jende orori zuzendutako ikastaro bat dela nabarmendu dute antolatzaileek. Izen-emateak hilaren 12tik 20ra egin beharko dira. Tailerrak 40,80 euroko prezioa du, eta izen-emateak Irungo Udaleko egoitza elektronikoaren bidez egin behar dira.
Ikastaro horretan, neriage teknika erabiliz, parte hartzaileek piezak egingo dituzte txurro eta plakekin. Teknika horretan, kolore ezberdinetako buztinak oratu gabeko bloke batean elkartzen dira, marmol zainduaren antza emateko.
Beharrezko materiala antolatzaileek hornituko dute. Lehortu ondoren bizkotxatuko dira piezak, eta ikasleei abisatuko zaie ondoren jaso ditzaten.