Espainiako Errepublikaren aldeko karabana, ostiral honetan
Nicolas Gerendiain elkarte errepublika zaleak hilaren 13an banderaren igoera egingo du San Juan plazan; ostiralean, aldiz, karabana errepublikanoa.
Nicolas Gerendiain elkarteak zabaldutako irudia. Espainiako Bigarren Errepublika izendatu zela gogoratuko dute apirilaren 13an eta 14an, ostegun eta ostiral hauetan, Nicolas Gerendiain elkarte errepublika zalea deitutako bi ekintzekin.
Apirilaren 13an, 19:00etan, bandera igoera egingo dute San Juan plazan, txalaparta doinuekin. Ildo horretan, herritarrei haien etxeko balkoietan bandera errepublikanoa jartzera animatu die elkarteak.
Hurrengo egunean, hilaren 14an, 18:30ean, Stadium Galetik abiatuko da karabana errepublikanoa: “Anima zaitez! Autoa, bizikleta, patinetea… eta bandera bakarrik eraman behar dituzu”.

