Tomatea izango dute hizpide Irungo Baratze Parkean
Furgobaratza zerbitzu ibiltaria Irunen izango da datorren astelehenean tomatearen inguruko tailer bat eskaintzeko, 18:00etatik 19:30era.
Furgobaratza zerbitzu ibiltaria Irungo Baratze Parkean izango da datorren astelehenean, apirilak 3, tomatearen inguruko tailer bat eskaintzeko, 18:00etatik 19:30era. Tomatea ardatz, landareak osasuntsu edukitzeko kontuan hartu beharrekoak azalduko dituzte; hala nola, landaketa distantzia, zaintza eta tratamenduak.
Antolatzaileek tomate landareak ere oparituko dituztela adierazi dute. Horrez gain, Furgobaratza zerbitzua ere egongo dela jakinarazi dute, aholkularitza edo informazioa emateko.