'Fire Of Love' dokumentala, bihar Amaia KZn
DokuIrun egitasmoaren barruan proiektatuko dute filma, 19:00etan. Maitasun istorio bat eta sumendiak ditu ardatz.
Irungo Udaleko Kultura arloak antolatuta, bihar, ostirala (hilak 31), Fire Of Love dokumentala proiektatuko dute Amaia KZn, 19:00etan, DokuIrun egitasmoaren barruan.
Sara Dosa zuzendari eta produktore estatubatuarrak zuzenduta, dokumentalak Katia eta Mauricie Kraften maitasun istorio epikoa kontatzen du. Bikote esploratzaile horrek hurbiletik filmatu zituen sumendiak, bizia arriskuan jarrita. Biharko saioan Irungo kultura kudeatzailea den Gurutz Albisuk egingo ditu aurkezpena eta solasaldia.
Sarrerak doan dira, eta Amaia KZren webgunearen bidez eskura daitezke; baita antzokiko txarteldegian ere emanaldia hasi baino ordubete lehenago, betiere tokirik gelditzen bada.