Plan mordoa oporraldiaz gozatzeko
Aste Santuko eta Pazko Asteko oporrak gainean daude, eta Irungo Udalak 'Irunez gozatzeko planak' kanpaina abiatu du oporraldian hiriaz gozatzeko.
Aste Santuko eta Pazko Asteko oporrak gainean daude, eta Irungo Udalak ‘Irunez gozatzeko planak’ kanpaina abiatu du ondare historikoa, kultura eta natura ezagutarazteko. Udalak herritar guztiei luzatu die parte hartzeko deia, hainbat jardueraz osatutako programazio baten bidez.
Alde batetik, Irungo Udaleko Kultura arloak antolatuta, Oiasso Erromatar Museoak bederatzi jarduera antolatu ditu hiriko historiaz, arteaz eta arkeologiaz gozatzeko. Ekintza horietan parte hartzeko izen-emateak irekita daude jada, eta bi modutara egin daitezke: 943 63 93 53 telefonora deituta edo posta elektronikora idatzita.
Hona hemen Oiassoren eskaintza guztia:
- Oiasso Museoaren bisita gidatua: Jende orori bideratua. Irungo erromatarren garaia ezagutuko da, bisitaldian azalpenak emanez. Apirilak 6 eta 7, 11:00etan. 5,50 euro.
- Ama Xantalen nekropoliaren bisita: Jende orori bideratua. Ama Xantalen ermitaren barruan Oiassoko nekropolia izandakoaren aztarnategi arkeologikoa dago. Apirilak 6 eta 7, 12:00etan. 5,50 euro. Bisitariek Oiasso Museoaren eta Ama Xantalen ermitaren bisitak konbina ditzakete, 8 euroko prezio murriztuan.
- TIr: Irun Erromatarra tourra + Ama Xantalen nekropolira bisita: Jende orori bideratua. Irungo kaleetan TIR aplikazioarekin ibiliko dira parte hartzaileak, eta Oiassori bizia eman dioten aztarnategi arkeologikoak ezagutuko dira. Ibilbide horretan Ama Xantalen ermitara sartuko dira, antzinako nekropoli erromatarra ikustera. Apirilak 9 eta 16, 11:00etatik 12:30era. 5,50 euro.
- Irugurutzetako labeak eta meategiak: Jende orori bideratuta. Irugurutzetako inguruan izango da hitzordua eta meategia eta mea kiskaltzeko labeak ikusiko dira. Horrez gain, argazkiak ateratzeko aukera egongo da, ‘Burdina Historian zehar’ lehiaketan parte hartzeko. Apirilak 8 eta 15, 11:00etatik 12:00etara. 5,50 euro.
- ‘Bidasoko atlas emozionala’ bisita gidatua: Jende orori bideratua. Bisita gidatuetan Bidasoa ibaiarekin lotutako hamar gai landuko dira, ikuspegi antropologiko eta artistiko batetik. Apirilak 10, 10:00etan. Doan.
- ‘Bidasoko atlas emozionala’ familientzako tailerra: Sei urtetik aurrerako haurrak dituzten familiei bideratuta. Tailerrek modu erraz batean emango diete familiei prozesu artistikoaren berri. Helburua da Bidasoari buruzko ideiak eta sentimenduak lengoaia plastiko batera eramatea, baita Oiassori buruzko aurkikuntza arkeologiko nagusiak ere, elkarrekin osatzeko ibaiari lotutako zirraren mapa kolektibo bat. Apirilak 11, 11:00etan. 4 euro.
- Arkeolab arkeologia tailerra: Zortzi urtetik gorakoei eta familiei bideratuta. Museoan bertan induskatu eta laborategian ikertuko da aurkitutako objektuek zer kontatzen duten. Apirilak 12, 11:00etatik 12:30era. 4 euro.
- Mosaiko tailerra: Sei urtetik aurrerako jendeari bideratuta. Mosaikoaren teknika ikasi eta bat egingo da, tesela txikiak erabiliz. Apirilak 13. 11:00etatik 12:30era. 4 euro.
- ‘Herkulesen 12 probak’ app-a: Zortzi urtetik gorakoei eta familiei bideratuta. Museoa familian eta modu dibertigarrian ezagutu ahal izango da, hamabi proba gaindituz. Apirilak 14, 11:000etan. 4 euro.
Bestalde, Irungo Udaleko Gazteria sailak gazteei bideratutako jarduera sorta zabala antolatu du. Ekintza guztiak euskaraz izango dira.
Martindozenea Gaztelekuko egitaraua:
- Apirilak 1: Escape Room.
- Apirilak 4: Ber-skate tailerra.
- Apirilak 5: Udaberriko afari merienda.
- Apirilak 11: Ber-skate tailerra.
- Apirilak 12: Gel inprimazio tailerra.
- Apirilak 13: Mihiluze jolasa.
- Apirilak 14 eta 15: Conopy Igeldo eta Arritxulora irteera.
Artiako Gaztelekuko egitaraua:
- Apirilak 1: Truke jolasa.
- Apirilak 4: Sukaldaritza tailerra: enpanadak.
- Apirilak 5: Gazte asanblada.
- Apirilak 11: Kirol arratsaldea.
- Apirilak 12: Sukaldaritza tailerra: mikro-brownie.
- Apirilak 13: Euskaraokea.
- Apirilak 14 eta 15: Irrisarri Landera irteera.
GazteKonekta 15-18 espazioko egitaraua:
- Apirilak 4: Sukaldaritza tailerra: torrijak.
- Apirilak 5: Billar txapelketa.
- Apirilak 11: Tote bag tailerra.
- Apirilak 12: Escape room (Izurun eta cloacas).
- Apirilak 13: Mahai jolas arratsaldea.
- Apirilak 14: Futbolin txapelketa.
Azkenik, Irungo Junkaleko Andre Mariaren parrokiak kultur agenda bat ere prestatu du Aste Santua eta Pazko Astea ospatzeko. Nabarmentzekoa da Aste Santuko pausuen erakusketa. Irekita dago jada, eta apirilaren 7a arte bisitatu ahal izango da.