Lurraldebusen linea eta maiztasun berriak aurkeztu dituzte
Hiru linea berri izango dira, eta dauden askotan maiztasuna handituko da. Urte osorako egutegi bateratua planteatu du aldundiak.
Lurraldebusen Bidasoko eta Oarsoaldeko emakidak berritu dituzte gaur. Horrekin batera, Oarsoaldeko lau herriak, eta Irun nahiz Hondarribia Donostiarekin lotzen dituzten autobus linea berrien, eta daudenen maiztasun aldaketen berri eman dute. Horren ardura Rafaela Romero Mugikortasun eta Lurralde Antolaketarako foru diputatuak, eta Ander Iturri Mugikortasuneko foru zuzendariak eman dute.
Biek nabarmendu dute ibilbide berriekin nahiz maiztasunen txikitzearekin onura handia izango dutela orain linea horien onuradun diren zortzi herrietako biztanleek, 346.000 biztanle dituztelarik denen artean. 2022an, zortzi milioi erabiltzaile izan zituzten Oarsoaldeko herriak nahiz Irun eta Hondarribia Donostiarekin lotzen dituzten lineek.
Honakoak dira gaur aurkeztu dituzten berritasunak. Kasu gehienetan, ez dute zehaztu noiz sartuko diren indarrean aldaketak. Adi, lineen izenek aldaketa izango dute:
- LINEA BERRIA: OR08 linea sortuko dute: Oiartzun-Errenteria-Amara-Ospitaleak eta Miramon lotuko ditu.
- E21 lineak, Donostia eta Hondarribia lotzen dituena, 45 minutuko maiztasuna izango du.
- LINEA BERRIA: BI01 linea sortuko dute, geldialdirik gabe Irun eta Donostia zuzenean lotzeko autopistatik (Intxaurrondo eta Grosetik pasatuz).
- LINEA BERRIA: Bi06 linea sortuko dute, Hondarribia, Irun eta Amara-Ospitaleak.Miramon lotuko dituena.
- BI02 linea indartuko dute (egun E21 linea da), geldialdirik gabe Hondarribia eta Donostia zuzenean lotzeko (Intxaurrondo eta Grosetik pasatuz). 45 minutueroko maiztasuna izango du.
- E06 Errenteria-Altza-Garbera zerbitzuak, Astigarragaraino luzatuko du ibilbidea. OR06 izen berria izango du. Apirilaren 11n hasiko da linea berritua zerbitzua ematen.
- Hondarribia-Irun E22 linea (Anaka, Katea eta Txingudi merkataritza zentrora doana), BI04 linea izango da. Maiztasuna handituko dute.
- Hondarribia eta Irun arteko autobusek 10 minutueroko maiztasuna izango dute
- Hondarribia-Irun E25 linea (Irun erdialdera iristen dena), BI05 linea izango da. Maiztasuna handituko dute.
- Donibanetik eta Oiartzundik (eta alderantziz) Donostiara doazen lineek (E01 eta E02 orain arte, aurrerantzean OR01 eta OR02) 15 minutueroko maiztasuna izango dute.
- Errenteria-Orereta eta Donostia artean 7 minutuero izango dira autobusak.
- BI03 linea sortuko dute. Honako ibilbidea izango du: Hondarribia, Irun, Oiartzun (Arragua), Errenteria-Orereta, Pasai Antxo, Pasai San Pedro. Aurretik E20, E26, eta E27 lineek egiten zuten bidea bateratuko ditu.
- Hondarribia eta Irun artean, lanegunetan ere gaueko zerbitzua jarriko dute
- Zerbitzuetan, urte osoko egutegia izango da, hau da, urtaroaren edo sasoiaren araberako ordutegi eta maiztasun aldaketarik ez da izango.
- Gaueko zerbitzuak bateratuko dira, zerbitzu hobea emateko.
Informazio gehiago izateko, joan Gipuzkoako Foru Aldundiaren webgunera.