Luis Mariano eta Artalekuko igogailua, zerbitzuz kanpo
Ekintza bandalikoak jasan dituela jakinarazi du udalak. Konpontzeko zenbat denbora beharko den jakiteko, aurretik teknikariek zehatz aztertu eta izan dituen kalteak ebaluatuko dituzte.
Luis Mariano eta Artaleku kiroldegia lotzen dituen igogailua zerbitzuz kanpo dagoela jakinarazi du Irungo Udalak, ekintza bandaliko batzuen ondorioz. Botoiak erre eta argietako batzuk errotik kendu dituzte.
Konpontzeko zenbat denbora beharko den jakiteko, aurretik teknikariek zehatz aztertu eta izan dituen kalteak ebaluatuko dituzte.
Udalak adierazi du ez dela izan azkenaldian erregistratu den intzidentzia bakarra. Hori dela eta, udalak instalazio publikoen erabilera egokia egitea eskatu du, funtzionamenduan eragingo duten kalteak ekiditeko.