Kontrabandoaz arituko dira Palmera Monteron
Irungo Hiritar Foroak antolatuta, Rosa Arburua Goienetxek 'Contrabando: Confesables e inconfesables' hitzaldia emango du datorren asteartean, 19:00etan, Palmera Monteron.
Irungo Hiritar Foroak antolatuta, Rosa Arburua Goienetxek ‘Contrabando: Confesables e inconfesables’ izeneko hitzaldia emango du datorren asteartean, apirilak 4, 19:00etan, Palmera Montero guneko bigarren aretoan.
Irunen jaioa, Arburua doktorea da Pedagogian, Filosofian eta Hezkuntza Zientzietan. EHUko Historia irakaslea da, eta Berako Toki Ona institutuan ere ematen ditu eskolak. Historia ikertzailea ere bada, eta 2010ean Jose Antonio Loidi beka irabazi zuen.
Gauzatzen duen ikerketa lan horrek Beratik Bidasorako mugaren eragina aztertzera eraman du irundarra. Esaterako, kontrabandoaren zirrikituak aztertu ditu.