Euskara ikastaro trinkorako plaza batzuk libre daude
Lannahi programari esker doakoa izan daiteke edota udalaren beka jasotzeko aukera ere badago. Apirilaren 17tik ekainaren 23ra bitarte izango dira saioak.
Irungo Udal Euskaltegiak jakinarazi du apirilaren 17an hasi eta ekainaren 23an bukatuko den euskara ikastaro trinkorako plaza libreak daudela. Horiek behe eta erdiko mailako klaseak izango dira (A1etik B1era).
Lannahi ekimenaren eskakizunak betetzen dituzten pertsona guztiek debalde egin ditzakete ikastaroak. Gainontzeko herritarrek udalaren beka eskatzeko aukera izango dute.
Izena eman nahi izanez gero edota euskara klaseen inguruko informazio gehiago nahi izanez gero, 943 50 52 73 telefonora deitu behar da.