Nuñok alarde "publiko eta berdinzalearen" aldeko jarrera adierazi dio Alarde Baztertzaileari
Alarde publikoa instituzionalizatzeko urratsak ematen segitzearen alde agertu da David Nuño Alarde Baztertzailearen Batzarrarekin elkartzerakoan.

Alarde Baztertzailearen Batzordearekin elkartu da David Nuño Elkarrekin-Podemos alderdiaren hautagaia, Alardearen antolatzaile horiek hala eskatuta. Datozen lau urtetarako jaien eta Alardearen gaineko planak zein diren jakitea izan da gonbita egitearen arrazoia.
Alarde “publiko eta berdinzale” baten alde daudela errepikatu die Nuñok: “Alarde publiko eta berdinzalearen aldeko apustua irmoa da, eta ez dago inoren aurka”.
Inor bereizten ez den festa bat instituzionalizatzeko bidean eman behar direlako urratsak defendatu du Elkarrekineko alkategaiak. Datozen pausuak zein behar luketen ere esan du Nuñok: “Espero dugu beste urrats batzuk izatea korporazio osoak alarde parekideari harrera egin diezaion eta botoa egitean ere bai, ekitaldi instituzional batean egin behar litzatekeen bezala”