Bertso afaria Ola sagardotegian, apirilaren 29an
Andoni Egaña, Aitor Mendiluze eta Sebastian Lizaso bertsotan, eta Anjel Mari Peñagarikano gai jartzaile lanetan arituko da.
Aurten ere bertso afaria antolatu du Ola sagardotegiak eta apirilaren 29an egingo dute, 20:30ean. Sagardotegi menua da eskainiko dutena, kafea eta koparekin, 45 euroren truke.
Bertsotan arituko dira Andoni Egaña, Aitor Mendiluze eta Sebastian Lizaso. Gai jartzailea Anjel Mari Peñagarikano izango da. Erreserba egiteko 943 62 31 30 telefono zenbakira deitu behar da.