Alarde Publikoaren Batzordeak alardea antolatzea eskatu dio alkateari
Udalaren posizionamendua eskatu dute "emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna betebehar moral eta politikoa" dela oroitaraziz.
Gutun batez bidez Alarde Publikoaren Batzordeak udaletxeak alarde publiko bat berriz antola dezan eskatu dio Jose Antonio Santanori.
Udal erakundeari gogoratu diote Autonomia Estatutuak ezartzen duela botere publikoen eginbeharra dela “baldintzak sustatzea eta oztopoak gainditzea”. Eginbehar horren bidez, “pertsonek eta beraien taldeek erdiets dezaten berdintasun benetako eta eraginkorra”, adierazi dute.
Atzera begira esan dute 24 urte direla bi alarde antolatzen direnetik, “bata emakumeak kantineren paperean baizik onartzen ez dituena; besta ez baztertzailea”. Hala, udalaren posizionamendua eskatu dute “emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna betebehar moral eta politikoa” dela oroitaraziz.
Betebehar moral eta politiko horrekin “emakumeen eskubideak” bermatuko lirateke, “bai eta pertsona guztientzako aukera berak eraikitzea ere”. Arduradun politikoei zuzendu zaie azter dezaten zein den haien jokabidea “benetako berdintasuna ezinezko bihurtzen duten oztopoak dauden esparru guztien aurrean, jai giroetakoetan barne, desager dadin”.
Jendarte osoak eta udal erakundeak urratsak egin dituela berdintasuna elkarbizitza balio bat aintzat hartuta uste dute, “urratsak egin ditu aurrerantz berdintasunaren aldeko konpromisoan hainbat esparrutan”. Hori dela eta, ,udalak alardea antolatzeko tenorea iritsi dela diote.