[Zozketa] Donostia-Baiona-Donostia martxa zikloturistarako dortsalak
Maiatzaren 13an egingo den martxa zikloturistarako bi dortsal zozkatuko dira. Parte har ezazu!

Donostia-Baiona-Donostia martxan parte hartzeko bi dortsal zozkatuko ditu OARSO BIDASOKO HITZAk.
Dortsal bat parte hartzaile guztien artean zozkatuko da, eta bestea parte hartu duten harpidedun eta HITZAkideen artean.
Zozketaren epea: martxoaren 29a arte.
Parte hartzeko saka ezazu hemen.
Donostia Baiona Donostia martxa zikloturista froga ez lehiakorra da, sailkapenik gabekoa eta Donostiako Bera Bera RT kirol elkarteak antolatua Baiona-ko Aviron Bayonnais kirol elkartearen laguntzarekin. Proba honetan barrualdeko berdea eta kostaldeko urdina uztartzen dituzten paisaien kontrasteaz gozatuko duzu, zikloturismo egun handi batez gozatuz. 2023ko edizioa maiatzaren 13an egingo da.