Etorkizuneko CBA kulturgunea plazaratzeko larunbata
CBA azpian sortzen ari diren espazio berria ezagutzera emateko egun osoko egitaraua antolatu dute larunbat honetarako San Juan plazan.
CBA liburutegian kultur gune bat sortzen ari dira eta espazio berri hori ezagutzera emateko egungo artistekin aurkezpen bat egingo dute larunbat honetan, martxoak 25, San Juan plazan.
Udaletxeko plazaren azpian zer kozinatzen ari diren kontatu nahi dutela azaldu dute, eta horren berri ematearen arduradunak zenbait diziplinatako artistak izango dira eta herritarrek parte hartzeko aukera izango dute. “Gainera, berritasun gisa, espazioak etorkizunean nolakoak izango diren irudikatzeko elementuak ere izango ditugu”.
Egitaraua
11:00etan. Esploratuz eta eraikiz Maushaus arkitektura tailerraren eskutik. Helburua: Kultur espazio guztiak nolakoak izango diren ulertzeko jarduera, horiek esploratzeko eta bertan elkarrekin jolasean aritzeko.
11:45ean. Udaberria Artean Espazioarekin. Helburua: CBA berria «esnatzen» ari da, lozorrotik «irteten», nola udaberria neguaren ondotik. Loreen ederrak eta koloreak plaza osoa hartuko du, herritarren laguntzari esker.
Atsedenaldia
17:00etan. Berriz ere Udaberria Artean Espazioarekin.
17:o0etan. Artie Escolar DJak soinu proposamen bat eramango du.
18:45ean. PausK-ko dantzarien ikuskizuna.
19:30ean. Argi-eskultura ikusgai 20:30ak arte. Jaime de los Riosek eta Imanol Ortizek sortuko dute.