Albania, Bulgaria eta Turkiara bidaiatuko dute ostegunean
'Albania, Bulgaria eta Turkia. Balkanak eta Asiako atea' izenburupean, Asier Arroitiak hiru herrialde horietan barrena egin zuen bidaia kontatuko du Amaia KZn, 19:30ean.
Irungo Udaleko Kultura arloak antolatuta, Asier Arroitiak Albanian, Bulgarian eta Turkian barrena egindako bidaia aurkeztuko du ostegunean, hilak 23, 19:30ean, Amaia KZn, ‘Zure abenturaren bila’ programaren barruan.
‘Albania, Bulgaria eta Turkia. Balkanak eta Asiako atea’ izenburupean, Arroitiak bere abenturaren nondik-norakoak kontatuko ditu.
Hitzordua euskaraz izango da, eta aurkezpen batek eta saio bukaerako hizketaldi batek osatzen dute. Sarrera doakoa dela jakinarazi dute antolatzaileek, aretoko edukiera bete arte.
‘Zure abenturaren bila’
‘Zure abenturaren bila’ bidaiei buruzko egitasmo bat da, eta saioetan parte hartzen duten gonbidatuek beren bizipenak, esperientziak eta bidaiatzeko grina kontatzen dituzte, abenturako irudiez lagunduta.