Sanmartzialetako jai egitaraua osatzeko proposamenak bidal ditzakete elkarteek
Martxoaren 24a da bidalketak egiteko azken eguna. Jai programazioan parte hartzea interesa dutenen lana "funtsezkoa" dela adierazi du Borja Olazabal Kultura ordezkariak.
Aurteno San Pedro eta San Martzial jaien egitaraua osatzeko proposamenak bidal daitekeela jakinarazi die Kultura arloak hiriko entitate eta elkarteei.
Sanmartzial jaiez gozatzeko elkarteen lana eta interesa “funtsezkoak” direla adierazi du Kulturako ordezkari Borja Olazabalek. Horregatik, komunikazio kanal bat sortu nahi dutela beste urteetan bezala azaldu du Olazabalek. Laster jaietako egitarauen lehen jardueren berri emango dutela aurreratu du ordezkariak.
Proposamenak udalaren orrialdeko atal honetan sartuta edota helbide honetara mezu elektroniko bat bidalita egin daitezkem martxoaren 24a baino lehen.