Irun Zuzenean jaialdiko kartel osoa kaleratu dute
Musika genero aldetik rocka eta indiea izango dira nagusi. Bonuak eta egun bakarrerako sarrerak ja salgai jarri dituzte.
Atzo aurkeztu zuten Irun Zuzenean jaialdiaren kartel osoa Bidasoa Basque Brewery (BBB) ostatuan egindako ekitaldi batean. Iñaki Estevez Get In sustatzaileko kideak eta Borja Olazabal Kultura ordezkariak eman zituzten xehetasunak.
Irailaren 29 eta 30ean egingo da jaialdia Ficoban eta bonuak eta egun bakarrerako sarrerak dagoeneko eros daitezke Irungo turismo bulegoan eta sarrera salmenta plataforma ezberdinetan.
Jaialdiaren musika genero apustu nagusiak rocka eta indiea direla adierazi dute antolatzaileek. Aurrez, Nada Surf, Shinova eta Morgan taldeek eta beste zenbait artistek joko dutela jakinarazi dute.
Talde hauek igoko dira oholtzara:
Irailak 29, ostirala
19:00etan Slim Fit
19:45ean Morgan
21:00etan Grises
22:00etan Nada Surf
23:30 Serial Killerz
Irailak 30, larunbata
19:00etan Siglas
19:45ean Shinova
21:00etan Veintiuno
22:00etan La La Love You
23:15ean Innmir