Iñaki Gezalak eta Oiasso Kameratak gogoratuko dute Sergei Rakhmanivoz
Igande honetan Amaia KZn Ricardo Requejo Ganbera Musikaren Zikloa egingo da eta Rakhmanivoz konpositore errusiarraren musika izango da protagonista.
Ricardo Requejo Ganbera Musikako Zikloaren baitan Iñaki Gezala piano jotzailea eta Oiasso Kamerata harizko musika tresnen orkestra irundarra igoko dira Amaia KZko oholtzara igande honetan, martxoak 19, 19:00etan
Kontzertuaren esentzia Sergei Rakhmanivoz konpositore errusiarra izango da, bere jaiotzarren 150. urteurrena ospatuko baitute. Erromantizismoaren azken sortzaile handienen artean kokatu du Kultura arloak eta lan ugari egindakoa dela ere nabarmendu dute.
Lan nabarmenen artean pianorako lau kontzertuak, bigarren sinfonia, pianorako preludioak, Etudes-Tableaux direlakoak eta Paganiniren abesti baten gaineko rapsodia daude. “Haren musikaren ezaugarri dira birtuosismo tekniko handia, aberastasun melodikoa eta hunkiberatasuna”.
Kontzertura sartzeko gonbidapenak eskuratu behar dira ohiko bideetara joz: Amaia KZren webgunea edota aretoko txarteldegia sarrerarik sobratuz gero. Sarreraren prezioa 5 eurokoa da.