'Per tutti' jardunaldiak badu egitaraua
Adin guztientzako pertsonentzat da, eta eskola irekiak, tailerrak edota kontzertuak eskainiko dituzte Mendibil parkeko ikastetxean.
Per tutti izeneko programazioa landu du Irungo Musika eta Dantza Eskola eta Kontserbatorioak. Hilaren 20ean hasiko da eta 25ean bukatu eta musika eskolak ematen diren eraikinean egingo da, Mendibil parkean.
Publiko eta adin guztientzako jarduerak dira eta eskola irekiak, tailerrak, kontzertuak, saioak… denetarik eskainiko dute musikaren bueltan. Santi Jimenez ordezkariak adierazi du “ikastetxe honetara hurbiltzeko modu paregabea” dela. Sarrera doakoa da eta ez da aurretik izena eman behar.
Programazioa zabala da eta lotura honetan irakur daiteke.
Hamabostaldia
Doako eskola bat emango die Irungo Musika eta Dantza Eskola eta Kontserbatorioak musikaren irakaskuntzaz jakin nahi duten 4 urteko pertsona guztiei. Eskola hori teorikoa eta instrumentala izango da eta parte hartu nahi dutenek eskatu egin beharko dute, apirilaren 30a baino lehen 943 50 57 10 telefonora deituta.