Via Irun erakusketa epe luzeagoan izango da Txanaletan
Trenbideen gainean gauzatuko duten proiektuari buruzko erakusketa da. Maiatzaren 31ra arte egongo da ikusgai.
Urtarrilean ireki zuten Via Irun proiektuari buruz informatzea helburu duen erakusketa. Txanaleta plazako kristalezko eraikinean dago ikusgai eta gaur jakinarazi dute maiatzaren 31ra arte egongo dela bertan.
Dagoeneko 1.312 pertsona pasatu dira erakusketatik, eta bertaratutakoek proiektua bideo bidez ezagutzeko aukera izan dute. Aldaketa txiki batzuk egin dituztela aurreratu dute eta gonbita luzatu diete irundarrei bertara daitezen.
Ordutegia:
Astelehenetan: itxita
Asteartetik ostiralera: 17:00etatik 19:00etara.
Larunbat eta igandeetan: 11:00etatik 13:00etara.