Terrazetako kontzertuen bigarren edizioa egingo dute
Iaz jarri zuten martxan eta erantzun ona jasotzeagatik antolatu du berriz udalak. Bestetik, ostegunean ere Irun Zuzenean jaialdiko musikariak ezagutzeko kontzertu bat eskainiko dute BBB garagardotegian.
Irun Zuzenean festibala aurkezteko jai bat egingo dute ostegun honetan, hilak 16, 19:00etatik aurrera, Belaskoenea auzoan dagoen Bidassoa Basque Brewery tabernan. Monday fever eta DJ Nerea arituko dira, rock klasikoen bertsioak egiten, eta musika elektronikoaz girotzen.
Jaialdia irailaren 29an eta 30ean izango da eta dagoeneko iragarri zituzten jaialdian izango diren artistetako batzuk nor izango diren: Nada Surf, Shinova eta Morgan.
Ostegun honetako ekitaldian 0 kilometroko kontzertu akustikoen bira aurkezteko probestuko dute ere. Iaz oso harrera ona izan zuela baloratu du udalak eta aurten berriz egingo dute hiriko tabernetako terrazak jendez eta musikaz betetzen dituen ekimena.
Honako hau da programazioa 0 kilometroko kontzertu akustikoen biraren egutegia:
- Onintze.
- Martxoaren 23an, 20:00etan, La Vinotecako terrazan.
- Lee Junior.
- Martxoaren 30ean, 20:00etan, Colon kafetegiko terrazan.
- The Fake Cousins.
- Apirilaren 13an, 20:00etan, Palace ostatuan.
- Jam Sessiona.
- Apirilaren 21ean, 20:00etan, Urdanibia hotelean.
- FASuS4.
- Apirilaren 22an, 18:00etan, Stadium Galeko tabernan, Real Union eta Athleticen arteko partida aurretik.