EAJk mozio bat aurkeztuko du hil honetako osoko bilkuran
Osasun Sailak eta Irungo Udalak etorkizuneko bi anbulatorioen gaineko akordioak egiteko harremanak estutzea eskatuko dute.

Iragan astean jakinarazi zuen Irungo EAJk Bidasoa ESIrako 2023-2033 Plan Zuzentzailea jorratu duela Eusko Jaurlaritzak, eta beraz, Irun eta Hondarribiak osasun baliabideen ibilbide orria daukate.
Hurrengo urratsa, Irungo Udalaren eta Osakidetzaren arteko hitzarmen bat adostea dela diote jeltzaleek eta Osasun Sailari hori eskatzeko mozio bat aurkeztuko dute hilaren 31n.
Berretsi egin dute jeltzaleek erdiguneko anbulatorio handi eta berri baten aldeko apustua. Era berean, Oinaurren beste erietxe txikiago baten alde daude eta bi proiektu horiek gauzatzeko epeak, konpromisoak eta finantzaketa zehazteko hitzarmena da Irungo EAJk nahi duena.