Paleta argentinarrak Ramuntxo Berri pilotalekua hartuko du
Larunbatean, 11:00etatik aurrera, trinketeko kluben arteko Gipuzkoako Txapelketako finalak jokatuko dira Irunen. Gizonen mailako bi final lehiatuko dira.
Ramuntxo Berri pilotalekuak trinketeko kluben arteko Gipuzkoako Txapelketako finalak jasoko ditu larunbatean, paleta argentinarreko modalitatean. Orotara, gizonen mailako bi partida jokatuko dira, 11:00etatik aurrera, lehen eta bigarren mailakoak. Hona hemen neurketen zerrenda:
- Nagusiak 2. maila: Ramuntxo 1 (Xabier labaien-Iñigo Oiartzun) – Ramuntxo 6 (Mikel Letamendia-Ander Mutuberria).
- Nagusiak 1. maila: Kurpil Kirolak 2 (Miguel Almandoz-Unai Sagarzazu) – Ramuntxo 1 (Ander Montserrat-Gorka Pablos).