Jose Antonio Loidi euskarazko ikerketa bekarako deialdia, zabalik
Bekak euskaraz egindako ikerketa suspertu eta bultzatu nahi du. Hilaren 27a da proiektuak aurkezteko azken eguna.
Irungo Udalak Jose Antonio Loidi euskarazko ikerketa bekaren 16. ekitaldia abiatu du. Udalaren esanetan, beka horrek omenaldi bat izan nahi du “adopzioz eta bihotzez bidasoarra” zen Loidiri. Duela 24 urte zendu zen Irunen, eta bere bidea jarraituz, bekak euskaraz egindako ikerketa suspertu eta bultzatu nahi duela azaldu dute antolatzaileek.
Bekaren ezaugarriak:
- Ikerketa esparruak: Antropologia, filologia, toponimia, literatura, osasun publikoa, hidrologia eta botanika.
- Hizkuntza: Euskara.
- Bekaren iraupena: 12 hilabete.
- Bekaren zenbatekoa: 9.000 euro gordin.
- Ezaugarriak: Ikerketa lanak originala eta argitaratu gabea izan beharko du.
Eskatzaileak eta onuradunak:
- Norbanakoek edo taldeek eska dezakete beka.
- Unibertsitatean graduatuak eta EGA agiria edo baliokideak izatea (Hizkuntzen Europako Erreferentzia Esparrua).
- Aurkezteko epea: 2023ko martxoaren 27ra arte, egun hori barne.
- Oinarriak, informazioa eta eskaera orri eredua Irungo Udalaren webgunean kontsulta daitezke.
Informazio gehiagorako, Irungo Udaleko Euskara arloak 943 50 52 72 telefonoa eta helbide elektronikoa ahalbidetu dituzte.