Hauteskunde programa osatzeko ideiak jasotzen ari da PSE-EE
Hilaren 31 bitarte luza daitezke proposamenak, eta bozketa apirilaren 10ean bukatuko da. Hamar proposamen hautatuko dituzte.
Irungo PSE-EEk Ideas para Irun ekimena sortu du hauteskunde programa herritarren ekarpenekin osatu ahal izateko. Aurretik egin izan duten iniziatiba da aurkeztutakoa.
Hilaren 31 arte bidal daiteke ideia eta bozketa apirilaren 10ean bukatuko da. Orotara hamar proposamen hautatuko dituzte, eta orrialde honetan jasoko dituzte, edota Espainiako sozialisten Herriko etxea espazioan.
2019an jaso zituzten ekarpenak programaren parte izan zirela adierazi dute eta nabarmendu dute horiek “bete egin direla”. “Oinaurreko kirol pista irekia eta Kateako Pump tracka edota CBA liburutegiaren zabaltzea”.