Laburbira euskarazko film laburren zikloa bihar iritsiko da Irunera
Hautaketaren parte den 'Muskil' film laburraren zuzendaria izango da bertan, Marina Perosanz. Saioa, 19:30ean hasiko da, Amaia KZn.
Euskal Herriko Laburbira euskarazko film laburren zikloa Irunera iritsiko da beste urte batez hilaren 7an, ostegun honetan. Amaia KZko aretoan egingo dira zazpi proiekzioak, 19:30tatik aurrera eta sarrera doan izango da.
Edukiari eta estiloari erreparatuta “pieza berritzaileen bilduma” gisa aurkeztu dute aurtengo aukeraketa antolatzaileek. “Zalantzarik gabe, gaur egungo euskal zinemaren erakusgarri aparta dira”.
Irungo saio honetan, gainera, Marina Perosanz Muskil filmaren zuzendaria bertaratuko da hizketaldia eskaintzera. Aurkezle lanetan Iulen Arana Koadro Goiari heldu filmaren egile eta zuzendari irundarra arituko da.
Proiekzioak honako hauek izango dira:
Olatuen Isiltasuna. Zuzendariak: Maria Bartolome, Erik Campos eta Fernando Martin.
Muskil. Zuzendaria: Marina Perosanz.
Koadro Goriari Heldu. Zuzendaria: Iulen Arana.
Irrits. Zuzendaria: Maider Oleaga.
Asko falta da?. Zuzendaria: Ane Cuesta.
Erlojupekoa. Zuzendaria: Leire Egaña.
Hitzak. Zuzendaria: Josu Martinez.