Bidasoaldeko Elkarte Feministak zer antolatu du egun hauetarako?
Igande honetan ekingo dio elkarteak Martxoaren 8aren bueltan antolatutako ekintzei. Gainera, IX. urteurrena ospatuko dute hilaren 11n.
Emakumeen Nazioarteko Eguna gero eta gertuago dago, eta data horri eutsita emakumea eta feminismoaren bueltan hainbat eta hainbat jarduera eta aldarrikapen ekintza antolatzen dira.
Aurten ere, horretan lanean aritu da Bidasoaldeko Elkarte Feminista, eta gainera, bederatzi urte beteko ditu aurten elkarteak. Urteurrena ospatzeko festa martxoaren 11n egingo dute, goizeko 11:00etatik, arratsaldeko 17:00etara, Foru kalean duten egoitzan. Elkartea ezagutzeko ate irekiak egingo dituztela jakinarazi dute.
Martxoak 5. Biktimetatik heroinetara. Bizitzaren bidaian tailer hitzaldia eta Santiago Auzo Elkartean eskainiko du Florencia Savante antropologoak, 11:00etan. Sarrera librea da lekua bete arte.
Martxoak 7. Jainkosen Arkeotipoak. Autoezagutzeko eta ahalduntzeko tresna bat tailer hitzaldia eskainiko du Savantik. Kasu honetan, Palmera Montero gunean elkartuko dira lekua bete arte iristen direnak, 17:00etan.
Martxoak 9. La libreria pelikularen proiekzioa eta solasaldia egingo dute Anaka-Puianako Adinekoentzako zentroan, 17:00etan.
Martxoak 10. Dibertigarria jabekuntza tailerra eskainiko du Rebeca Leston gizarte hezitzaileak eta animatzaile soziokulturalak. Adin guztietako emakumeei zuzendutako jarduera izango da, Adinekoentzako Belaskoenea zentroan, 18:00etatik aurrera. Sarrera doakoa da, lekua bete arte.
Martxoak 14. La libreria pelikularen proiekzioa eta solasaldia egingo dute San Migelgo Adinekoentzako zentroan, 17:00etan.
Martxoak 17. ¿Mejoran las asociaciones las vidas de las mujeres? El empoderamiento en los espacios colectivos hitzaldia eskainiko du Sara Ibarrola Intxusta soziologoak. Palmera Montero gunean egingo da, 18:30ean.
Martxoak 24. Dibertigarria jabekuntza tailerra eskainiko du Rebeca Leston gizarte hezitzaileak eta animatzaile soziokulturalak. Adin guztietako emakumeei zuzendutako jarduera izango da, Adinekoentzako Behobia zentroan, 18:00etatik aurrera.Sarrera doakoa da, lekua bete arte.