Zortzi dominarekin itzuli da Santiagotarrak Portugaletik
Ur bizietako lehen Espainiako Kopa lehiatu zen asteburuan, eta emaitza paregabeak erdietsi zituzten klubeko ordezkariek.
Iragan asteburuan 2023 denboraldiko ur bizietako lehen Espainiako Kopa lehiatu zen Covasen (Portugal), Santiagotarrak taldeko 16 kirolarirekin. Klubeko ordezkariek emaitza bikainak erdietsi zituzten, eta orotara, zortzi dominarekin itzuli dira etxera.
Emaitza esanguratsuenak Oier Diazen, Izar Garciaren eta Javi Arruabarrenaren urrezko dominak izan ziren. Garaipen horiez gain, Oier Diazek eta Javi Arruabarrenak zilarrezko domina bana lortu zuten, asteburu bikaina osatuz. Brontzeko dominak berriz, Klara Olazabalek, Ainara Azanzak eta Izar Garciak erdietsi zituzten.
Lehiak jarraipena izango du asteburu honetan, ur lasaietako Euskadiko Txapelketak jokatuko baitira larunbatean, martxoak 4, Bidasoa ibaian, etxean. Lehiaketa 15:00etan hasiko da, eta Santiagotarrakeko 35 kirolarik hartuko dute parte.