Emaitza onak Espainiako Txapelketetan
Blanca Garcia hamargarren izan zen xabalinako proban eta Ana Pulgarin seigarren 35 kilometroko ibilbideko lasterketan.
Irungo maratoi erdiaz gain, Bidasoa Atletiko Taldeko bi kidek Espainiako Txapelketetan hartu zuten parte asteburuan.
Blanca Garciak Bartzelonan lehiatu zuen xabalina jaurtiketako proban. BATeko kirolariak ez zuen egun onena izan, baina ahala ere, hamargarren postuan bukatu zuen, 38,97 metroko jaurtiketarekin.
Lehian ibili zen beste atleta Ana Pulgarin izan zen. BATeko kidea Murtzian izan zen 35 kilometroko ibilbideko proban. Pulgarinek lasterketa bikaina osatu zuen, eta seigarren postuan sailkatu zen, 03:00:16ko denborarekin.