Espainiako Txapelketan ordezkaritza izan du Santiagotarrakek
Etxeko taldea eta Euskadi ordezkatu zuten pasa den asteburuan bidasoarrek. Ur bizitako arraunlarien txanda da asteburu honetakoa.
Irati Laguardia, Maitane Zapirain, Ane Calvo eta Elaia Saenz. - Aitzpea Gonzalez laugarren izan zen skiff absolutuan.
- Irati Laguardia eta Maitane Zapirain seigarren izan ziren lemazainik gabeko bikoan.
- Ane Calvo eta Elaia Saenz hamahirugarren geratu ziren lemazainik gabeko biko ontzian.
- Xabier Etxebeste hamargarren izan zen gazteen skiffean.
- Julene Bengoetxea hogei eta batgarren geratu zen gazte skiff kategorian.
Santiagotarrak ordezkatzeaz gain, Euskadi ordezkatu zuten ere etxeko arraunlariek. Zilarrezko domina bat eta brontzezko bi lortu zituzten EAE-ren izenean.
- Irati Laguardia, Maitane Zapirain, Ane Calvo eta Elaia Saenzek lemazainik gabeko laukoa osatu zuten eta bigarren postua bereganatzea lortu zuten.
- Irati Laguardia, Maitane Zapirain, Ane Calvo eta Julene Bengoetxeak lemazainarekin zortziko ontzian aritu ziren eta hirugarren postua izan zen beraientzat.
- Aitzpea Gonzalez lauko ontzian aritu zen lemazainik gabe eta hirugarren sailkatu zen laukotea.
Hurrengo hitzordua martxoaren 12an dute, Legution.

