Hondarribiko PSE-EEk etxebizitzak birgaitzeko laguntzak eskatu ditu
Laguntzak eskatzeko eta tramitatzeko, bai eta informazioa eskuratzeko ere, herritarrek zailtasunak dituztela argudiatu dute.
Krisiari aurre egiteko funtsak sortu zituen Europako Komisioak. Funts horiek, besteak beste, eraikinak birgaitzeko erabil daitezke. Edozein herritarrek du diru laguntzak eskatzeko aukera. Hondarribiko PSE-EEren ustez, baina, “gure hirian Europako laguntzen bidez birgaitze lanak egiten ari direla jakina bada ere” horiek eskatzeko zailtasunak nabariak direla esan dute.
Ondorioz, bizilagun askok laguntzak eskatzeari “uko” egiten diotela deitoratu dute. Egoera honi irtenbide bat emateko hirigintza departamentuan pertsonal gehiago kontratatzea eskatu dute sozialistek: “Bizilagunei informazioa helarazteko bai eta tramitazio lanak egiteko laguntza izan ditzaten”.