Gasaren fakturari buruzko hitzaldia
Azken asteetan kexa ugari jaso ditu ACUBI Bidasoko Kontsumitzaileen elkarteak gasaren fakturaren igoera dela-eta.

Azken asteetan kexa ugari jaso ditu ACUBI Bidasoko Kontsumitzaileen elkarteak gasaren fakturaren igoera dela-eta.
Kexa horien harira, Belen Martinez elkarteko kideak hitzaldi bat emango du Hondarribiko Kasino Zaharrean hilaren 28an arratsaldeko 17:00etan. Bertan, egungo egoeraren nondik norakoak azaldu, galderak erantzun, eta aholkuak emango ditu Martinezek.