Ukraina gogoan, elkarretaratzea bihar udaletxe aurrean
Urtebete pasa da Ukrainako gerra hasi zela. Hori dela eta, elkarretaratze isila deitu dute bihar Irungo Udalak, 12:00etan, udaletxe aurrean.
Urtebete pasa da Ukrainako gerra hasi zela. Irungo Udalak bat egin du EUDELen deialdiarekin, eta bihar, ostirala, 12:00etan, elkarretaratzea egingo dute udaletxearen aurrean. Bost minutuz isilik egongo dira, gerraren biktimei, desplazatuei eta Ukrainako herri osoari elkartasuna adierazteko.