Sexu eraso bat ikertzen ari da Ertzaintza Irunen
Asteburuan izan zen eta biktimak salaketa jarri zuela jakinarazi du Segurtasun Sailak. Itaiak elkarretaratzea deitu du bihar, 19:00etan, San Juan plazan.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi du sexu eraso bat ikertzen ari dela Ertzaintza Irunen. Iragan asteburuan izan zen erasoa, goizaldean. Pertsona batek salatu zuen sexu askatasunaren aurkako delitu baten biktima izan zela, eta salaketa jarri zuen. Gertatutakoa ikertzen ari da Ertzaintza, baina ez du informazio gehiagorik zabaldu. Oraingoz ez dute inor atxilotu.
Sexu eraso hori salatzeko, Itaiak elkarretaratzea deitu du bihar, ostirala, 19:00etan, San Juan plazan.