'Pauso Berriak' programako kideek Udaletxea bisitatu dute
Atzegik eta Gureak-ek Gipuzkoako Foru Aldundiarekin elkarlanean sortutako programa da, adimen desgaitasuna duten pertsonen gizarteratzen eta laneratzen laguntzen duena.
Pauso Berriak Atzegik eta Gureak-ek Gipuzkoako Foru Aldundiarekin elkarlanean sortutako programa da. Adimen desgaitasuna duten pertsonen gizarteratzen eta laneratzen laguntzea du helburu.
Aste honetan programaren parte diren hasierako prestakuntza taldeak Hondarribiko Udaletxea bisitatu zuten. Kideak prestakuntza ikastaroa amaitzear daude eta lan munduan sartu aurretik, programaren parte diren enpresa zein erakundeak bisitatzen dituzte. Era honetan, lanean dabiltzan pertsonen lana ezagutzeko aukera izaten dute.
Bost ikaslek eta bi prestatzailek bisitatu zuten Udaletxea eta haiekin batera izan ziren Gotzone Larrarte zinegotzia eta Peru Txintxurreta udal langilea. Bisitari esker ikasleek Peru Txintxurretak udalean egiten duen lana bertatik bertara ikusi ahal izan zuten.
Txintxurretak hainbat departamenturekin du hartu emana, hala nola, euskara, ingurumen, artxibo eta administrazio arloekin. Hortaz gain, udal barruko posta banatzeaz eta dokumentuak digitalizatzeaz arduratzen da.