Mejillon Tigre kolektiboak 'Hitz esana' ikuskizuna aurkeztuko du Hondarribian
Poesia, musika, gorputz adierazpena, performancea... batzen dituen emanaldia eskainiko dute Ane Garciak eta Eider Perezek.

Mejillon Tigre kolektiboak Hitz esana ikuskizuna aurkeztuko du datorren ostegunean Hondarrbian. Ane Garciak eta Eider Perezek osatzen dute kolektiboa eta 2016tik 2019ra Autobiographikal ikuskizuna taularatu ondoren, orain, Hitz esana aurkezten dabiltza 2022ko azaroaz geroztik. Emanaldiak poesia, musika, gorputz adierazpena, performancea… batzen ditu.
Blagan Euskara elkarteak antolaturiko saioa Kultur Etxean izango da martxoaren 2an 19:30ean.