Maratoi erdiak trafiko aldaketak eragingo ditu igandean
Irun hirigune osoa itxita egongo da ibilgailuentzat igande goizean, eta garraio publikoan eragina izango du ere.

Igande honetan maratoi erdia eta 10K maratoiak egingo dira hirigunean. Hartara trafikoarentzat errepidea itxiko dute hiri osoan, Katean eta Behobia auzoan izan ezik, 09:00etik 12:30era bitartean.
Lehenengo etenaldiak Kolon pasealekuaren erdialdean egingo dira, 09:00etik aurrera, irteerako azpiegitura muntatzeko. Gainerako aldaketek, berriz, auzoetan izango dute eragina, lasterkariak pasatu ahala, eta hortaz, Udaltzaingoak, sartu-irten guztiak ahal bezainbat bermatzeko, ibilgailuen sarrera-irteerak seinaleztatuko ditu.
Bestalde, autobus publikoen ibilbideak aldatu egingo dituzte ere lasterketak iraun bitartean. Aldaketa horiek Irungo Udalaren orrialdean kontsulta daitezke.