Hondarribia Europako Funtsen Diru Laguntzei buruzko jardunaldien topagune
Hondarribiko Udalak ere modu aktiboan parte hartu du ekitaldian, MICE sustatzeko estrategiaren barruan.
Hondarribia Europako Funtsen Diru Laguntzei buruzko jardunaldien topagune izan da. Bi egunez Itsas Etxea Auditoriumean bildu dira POCTEFA programa osatzen duten Espainiako, Frantziako eta Andorrako ordezkariak. Programa honen helburua mugakide diren herrialdeen arteko lankidetzan garapen iraunkorra sustatzea da.
Atzo eta gaur artean Europak eskaintzen dituen funtsekin lan egiteko jarraipena egin dute eta Hondarribiko Udalak ere modu aktiboan parte hartu du ekitaldian, MICE sustatzeko estrategiaren barruan.
Eusko Jaurlaritzak antolaturiko ekitaldia izan da.