AP-1/AP-8 autobidea, erabat itxita Irun eta Behobia artean larunbat gauean
5,500 kilometro puntuan dagoen AT sistemaren arkua kenduko denez, autobidea erabat itxita egongo da bi noranzkoetan, larunbateko 22:00etatik igandeko 06:00ak arte.
Gipuzkoako Foru Aldundiak jakinarazi du, larunbatetik iganderako gauean, hau da, hilaren 25etik 26rako gauean, Irungo AP-1/AP-8ko 5,500 kilometro puntuan dagoen AT sistemaren arkua kenduko dela. Jarduketa horrengatik, autobidea erabat itxita egongo dela adierazi du aldundiak, bi noranzkoetan, Irun eta Behobia artean. Larunbateko 22:00etatik igandeko 06:00ak arte egongo da itxita autobidea. Oinaurreko lotune erdia ere itxita egongo dela aurreratu du aldundiak.
Bitarte horretan, eta alternatiba gisa, Behobia noranzko trafikoak Irun M/O, 7 irteeran atera beharko dute ibilgailuek, eta GI-636 errepidetik jarraitu Zaisako biribilgunera arte eta hor N-121-A errepidetik AP-1/AP-8ko sarrera hartu Lapurdiko noranzkoan.
Biriatutik Donostiarako noranzkoko ibilgailuek 0 irteera erabiltzeko aukera izango dute, eta N-121-A errepidetik Zaisako biribilgunera heldu. Bertatik, GI-636 errepidetik jarraitu beharko dute eta Irun Bentak autobideko ordainlekuraino berriro Donostiako noranzkoa hartzeko.