'Lehendakarigaia' antzezlana, larunbatean Amaia KZn
Txalo Produkzioak konpainiaren emanaldia 19:00etan hasiko da. Iker Galartza eta Zuhaitz Gurrutxaga dira aktore protagonistak.
Irungo Udaleko Kultura arloak antolatuta, larunbatean, hilak 25, Txalo Produkzioak konpainiak Lehendakarigaia antzezlana eskainiko du Amaia KZn, 19:00etan. Iker Galartza eta Zuhaitz Gurrutxaga aktoreek interpretatuko dituzte protagonisten rolak.
Komediaren bidez, Lehendakarigaia obrak istorio bitxi bat kontatzen duela jakinarazi du udalak: inbestidura saioaren egunean bertan une horretara arte bultzatu duten arrazoiak aurkitzen dituen lehendakarigaiarena, alegia.
Umorea jorratzen duen obra euskaraz izango da. Sarrerak Irungo Udaleko webgunean eta Amaia KZko txarteldegian eskura daitezke, emanaldia baino ordubete lehenago, betiere sarrerarik geratzen bada. Sarreren prezioa 10 eta 15 euro artekoa da.