Elkarretaratzea deitu du, berriro, Osasun Bidasoa Plataformak
Elkarretaratzea bihar izango da eguerdiko 14:00etan Hondarribiko Anbulategiaren aurrean.
Urtarrilean egin bezala, bihar (hilak 23) elkarretaratzea egingo dute Hondarribiko Anbulategiaren aurrean eguerdiko 14:00etan. Gure osasunagatik, S.O.S Bidasoa lemapean berriz irtengo dira kalera.
Bestalde, Osasun Bidasoa Plataformak hilaren 25ean Donostian egingo den elkarretaratzera batuko dela iragarri du. 12:00etan izango da Boulebardean. Osakidetza salba dezagun lemapean, SATSEK, ELAk, LABek SMEk eta CCOOk deitu dute elkarretaratzea.