'Bi arnas' dokumentala, Kataluniara
Herriz herri dabil 'Bi arnas' dokumentala, eta oraingoan, TV3 telebista publikoan eskainiko dute ere.
Iratxe Sorzabal preso irundarraren torturetatik abiatzen den Bi arnas dokumentala Euskal Herritik kanpo ere proiektatuko da. Hain zuzen, Kataluniako TV3 telebista kate publikoan. Hala jakinarazi du BERRIAk.
Bestalde, otsaileko proiekzioak bihar bukatuko dira Lapurdiko Getaria herrian. Beste herrietan ikusi ahal izateko, korreo elektroniko bat ahalbidetu dute eskariak egiteko.